Pizkunde gaeliko

Irisleabhar na Gaedhilge, pizkunde gaelikoaren organu nagusia.

Pizkunde gaelikoa edota Gaeleraren pizkundea (irlanderaz Athbheochan na Gaeilge eta Gaelic revival) XIX. mendearen azken herenean irlandera eta kultura gaelikoarekiko interesa eta zaletasuna berpiztu zituen kultur mugimendu bat da. Ordurako jada, Irlandako leku gehienetan behinola hizkuntz nagusia izandako irlanderaren erabilera ama hikuntza gisa zeharo murriztua zegoen, ingelesaren mesedetan, eta egunerokotasunean baserri eta landa eremuetako lurralde urrun eta isolatuetan bakarrik erabiltzen zen.

XIX. mendearen amaieran jada John O'Donovan eta Eugene O'Curry akademikoen lanek aditzera ematen duten bezala gaelikoarekiko interesa nabaria zen, gainera 1853an Ossiandar Elkarteak ere bultzada eman zion.

1876an Irlanderaren Babeserako Elkartea sortu zen. 1882an Irisleabhar na Gaedhilge irlanderazko egunkaria ere argitaratzen hasi zen.

Joko gaelikoei dagokionez, 1884an sortutako Elkarte Atletiko Gaelikoak gaur egun begi bistakoa den lan ikaragarria burutu zuen.

1893an Eoin MacNeillek Liga Gaelikoa sortu zuen, haren lehenbiziko lehendakaria Douglas Hyde hizkuntzalaria izan zen. Liga Gaelikoaren elkarteak An Claidheamh Soluis irlanderazko egunkaria argitaratu zuen.

Peadar Ua Laoghaire, Patrick Pearse eta Pádraic Ó Conaire irlanderazko pizkunde honetako idazle garrantzitsuak izan ziren.

Beste zelta herrialdeetako mugimendu panzeltiarrarekin ere elkarlanean jardun zuen.


Developed by StudentB